sábado, 15 de diciembre de 2007

Teknologi berrien bloga

Hemen aurkezten dizuegu Bilboko ikus-entzunezko fakultateko ikasleek teknologi berrien inguruan sortutako blog interegarri bat.

GETXOKO IKASBLOGEN JARDUNALDIAK

Blogak eskolan gero eta barneratuagoak daudela ikus dezazuen, Getxon ospatutako ikasblogen jardunaldien inguruan informazio apur bat uzten dizuegu. Orrialde honetatik hezkuntzarekin erlazionatutako beste orrialde batzuetara itxi zaitezkete, baita blog batzuetara ere.

lunes, 3 de diciembre de 2007

Blogak euskarazten!

Euskaraz blogak sortzeko eta aukera ezberdinak burutzeko aukera ematen duen orrialdea prest dagoeneko, ikusi!

Euskaraz bisitari gehien izan dituen bloga

Tituloan aipatzen den bezala, hau da euskarazko blogen artean bisita gehien izan duen orrialdetariko bat. Ezagutzen duzue orrialde hau ezta? Guk egindako lanak agertzen dira bertan!

lunes, 26 de noviembre de 2007

BLOGAK GAZTEENTZAT SOILIK??

Ez, hau da gure erantzuna. Blog-a gaur egun edozein gauzetarako erabiltzen den komunikazio tresna da. 95 urte dituen emakume baten blog-a aurkitu dugu, gainera Epaileengandik eta irakurleengandik blog hoberenaren saria jaso du. Hemen uzten dizuegu irakur eta ikus dezazuen.

lunes, 19 de noviembre de 2007

GEHIGARRIAK BLOGETAN!!!

Zuen bloga pertsonalizatzeko gehigarriak jarri daitezkeela ez badakizue, orain duzue honi buruzko informazioa.
Blogetan hainbat ezaugarri jarri daitezke, esaterako, egutegiak, ordulariak, abestiak, eguraldia begiratzeko programak...Honela zuen blogari itxura aldaketa egiteko aukera paregabea duzue.
RelojesWeb para Pisos!





Guzti hauek cosas sencillas orrialdetik atera daitezke.

lunes, 12 de noviembre de 2007

Blogen moda: FOTOLOG!

Gaur egun blogak modan daude, hau argi ikusi dugu gure lana burutzen ari garen bitartean.
Asko aztertu ondoren, gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu espresatzeko leku hauek. Gazteen artean modan dagoen blog mota da fotolog-a.
Bertan, argazki bat sartzeko aukera dago egunero, argazki bilduma bat osatu arte. Horretaz gain argazkiaren komentario bat ere sartu daiteke.

Lagun lista bat dago non haiek gure argazkiak eta komentarioak ikusteaz gain, beraiek ere idatz dezakete haien iritziak.

Lagunen argazkiak ikusteko forma erraz eta atsegina da.

Gu modan jarri gara eta horretarako fotolog bat ere eratu dugu zuek ikus dezazuen.