lunes, 29 de octubre de 2007

BLOGEI BURUZ ZERBAIT GEHIAGO JAKIN EZAZU!

Hemen aurkerzten dizuegu blog hezigarri batzuetara heldu ahal izateko link bat, klikatu eta aztertu blogen mundua:


Hurrengo link-etan blog-ei buruzko hainbat berri aurkitu ahal izango dituzue. Lehenengoa,Diario de Navarra aldizkarian aurkitu dugu, proiektu baten ondorioz ikastetxe batzuetako ikasleek blog batean idatzi ahal izango dute, teknologia berriak bultzatuz.

Bigarrenean, el morrocotudo orrialdean, blog-en erabilpen okerrrari buruzko gogoeta bat egiten da, interesgarria da aurkezten dituen itaunak.

Hirugarrenean berriz,pedablogia orrialdean, ikastola batean koaderno birtualen lehen erabilerari buruzko artikulo bat dago.

lunes, 22 de octubre de 2007

Zer de BLOGA??


Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat.

Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi.

BLOG BATEN EZAUGARRI NAGUSIAK:


· Libreak dira: Nik nere blogean nahi dudana esan dezaket.
· Kronologikoak dira: Gaur idatzi dudana atzo idatzi nuenaren aurretik azalduko da.
· Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete nire anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
· Kategorizatuak daude: Publikatzen dudan sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar dezaket, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera izango dut, eta era honetan irakurketa erreztuko diot irakurleari.



Euskaraz blogak sortzeko hainbat orrialde eskaintzen dizkizuegu bertan:

www.blogari.net
www.blogak.com
www.nireblog.com